XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta harez gero, ez dit sekula beste aukerarik eman, berriz ere adiskidetzeko.

Begira, Asier, gaztetan zuen aitonak... andregaia izan zuen; ez, amona ez, beste bat, lehenagoko bat.

Ai, Asier, luzea da pertsonaren bizitza...!

Neska haren ama zena sorgin kontuetan ibiltzen omen zen.

Eta alaba ere erdi sorgina-edo omen zen: izena ere halakoxea zeukan herriko jendearen artean.

Ilarratzako sorgina esaten zioten.

Nik ez nuen sekula herrian ikusi.

Herriko neskatila bat zuen neskame, eta hark, txanpon ederren truke, mandatu guztiak egiten zizkion.

Ez omen zen sekula herrira etortzen; baina, hala ere, beste inork baino hobeto omen zekizkien herrikoen kontu guztiak.